Seleccionar Página

Gazte Up Ekitaldia

gazteup

Otsailaren 27an, pasadan ostiralean, Gazte Up programan parte hartu genuen. Ekimen honen xedea gazteei lan-merkatuari buruzko orientazioa eskaintzea eta eskura ditugun bideak ezagutzera ematea da.

Bertan bildutako hizlariek beren ibilbideak azaldu zizkiguten, eta saioak gure eskualdeko potentzialtasunari buruzko gogoeta sakona eragin zigun.

Curriculumen inguruko mahaiguruak piztu zuen nire interesa gehienbat; hiru emakumek gure profila enpresentzat erakargarriagoa egiteko gako garrantzitsuak partekatu zituzten.

Bestalde, ekintzaile gazte baten ereduak erakutsi zigun ekintzailetza hautu oso bideragarria dela. Azken finean, ekitaldi honek nire etorkizunari buruz hausnartzeko eta lan-esparrua ikuspegi berri batetik aztertzeko balio izan dit.