Seleccionar Página

SARRERA

NOR NAIZ

ALAIN SAIZ

Ni Alain Saiz, 2005an jaio nintzen. Marketin Graduko 1. mailako ikaslea eta futbolaren zale amorratua. Niretzat, futbola ez da zaletasun huts bat; kirol honen inguruan daukadan ezagutza oso zabala eta sakona da, eta nire helburu profesionala sektore honetan kokatzea da.

Gaur egun, graduaren lehenengo urtean nago, nire pasio hori tresna profesionalekin uztartzeko oinarriak hartzen. Datorren urtean eta hurrengoetan jasoko dudan formakuntza espezializatuarekin batera, nire xedea futbolaren hizkuntza eta sentimendua barrutik ezagutzeak ematen didan abantaila aprobetxatzea da. Sektoreko Community Manager (CM) erreferenteen urratsak jarraituz, futbol kluben eta zaleen arteko lotura digitala profesionalizatu nahi dut.