Seleccionar Página

BIME EKITALDIA

Mar 22, 2026

BIME

Urriaren 27an, Harrobiako Marketineko lehen mailako ikasleok Euskalduna jauregira joateko aukera izan genuen, musika-sektoreari buruzko BIME kongresu ezagunean parte hartzeko. Espazio berritzaile horretan, musikaren, teknologiaren eta marketinaren alorreko aditu asko bildu ziren.

Hasiera-hasieratik, asko kostatu zitzaigun arreta galtzea, batez ere artisten eta managerren arteko harremanak errazten dituzten plataformak eta sormena sustatzen duten bideojoko musikalak ikustean.

Bestalde, Alhambra markaren aurkezpena oso deigarria egin zitzaidan, publizitatea eta kultura "Palo flamenco" baten bidez lotu baitzituzten. Jendearekin harremanetan jartzeko teknika oso berritzailea eta originala dela iruditu zait.

Laburbilduz, BIMEn igarotako eguna benetan aberasgarria izan zen. Marketinak eta musikak nola egiten duten bat ikasteko eta arlo honetan sormenak duen garrantziaz jabetzeko balio izan zidan.